Ingurumen-kontsultoretzako sari bat emango du Lau Haizetara dokumentalen koprodukzio-foroak

IBAIA Euskal Autonomia Erkidegoko Ikus-entzunezkoen Ekoizle Burujabeen Elkarteak, foroaren antolatzaile den aldetik, ondo ezagutzen du orain bizi dugun –eta ikus-entzunezkoen sektorearen berezko zati den– trantsizio ekologikoari lotutako beharrezko prozesua, eta, hori horrela, interesgarria iruditu zaio eraldaketa horretara iritsi arte ikus-entzunezkoaren arloko gure enpresek egin behar duten bidean aktiboki laguntzea. Bilibin Circular ekonomia zirkularreko kontsultoretza-enpresa bat dugu, jasangarritasuna lortzeko enpresek daramaten eraldaketa-prozesuan inplikatua, eta ikus-entzuneko sektorearen esparruan “Basque Green Film” proiektuaren idazkaritza teknikoaz arduratzen ari dena, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak abiarazitako proiektu horretan, hain zuzen ere. “IBAIA – Bilibin Circular” Saria Donostian irailaren 21ean Donostiako Zinemaldiaren barruan egingo den

Ospe handiko hainbat Commissioning Editors-ek parte hartuko dute Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren hurrengo edizioan

Aste gutxi baino ez dira falta Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren XVII. edizioari hasiera emateko, eta xehetasun batzuk aurreratzen ditugu urtetik urtera zinemagintza-industriaren barruan dokumentalaren generoan diharduten gero eta profesional gehiago biltzen dituen ekitaldi baten inguruan. AL JAZEERA (Qatar), CAT&Docs (Frantzia), Movistar+ (Espainia), SUNDANCE INSTITUTE (USA), SVT (Suedia), THE HISTORY CHANNEL IBERIA (Espainia), TVE (Espainia) edo CHICKEN & EGG PICTURES (USA) dira edizio honetako panelean parte hartuko duten izenetako batzuk. (gehiago…)

TREELINE DISTRIBUTION-EK, BERRIZ ERE, BANAKETA ETA JAIALDIEN AHOLKULARITZAKO SARI BAT EMANGO DU, DONOSTIAKO LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN FORORAKO HAUTATUTAKO PROIEKTUEN ARTEAN

Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzioko Foroak eta Treeline Banatzaileak berritu dute 2013. urteaz geroztik indarrean duten akordioa, dokumentalaren industriaren alde egiten duten apustua bultzatzen eta indartzen jarraitzeko helburuarekin. Bederatzigarren urtez jarraian, banatzaileak banaketa eta jaialdien aholkularitzako saria emango du: proiektuari buruzko aholkuak emateko 2 saio, lehen kontsulta-saio bat dokumentala garatzeko fasean, eta bigarren saio bat dokumentala amaitu ondoren. (gehiago…)

HAUTATU DIRA DONOSTIAKO LAU HAIZETARA FOROAREN HURRENGO EDIZIOAN PARTE HARTUKO DUTEN PROIEKTUAK

Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak iragartzen du hamazazpigarren edizioaren proiektuak hautatu direla; 2021eko irailaren 20, 21 eta 22an egingo da foroa, modu presentzialean, Donostiako 69. Zinemaldiaren esparruan. Proiektu ugari aurkeztu dira, askotarikoak, foro honek dokumentalaren industriaren barruan lortu duen indarraren erakusgarri. (gehiago…)