DONOSTIAKO LAU HAIZETARA FOROAREN PITCHING JARDUNALDIA ONLINE JARRAITZEKO AUKERA IZANGO DA

Laster iritsiko da dokumentalarekin urtero izaten dugun hitzordua: irailaren 21ean izango da, goizean, TABAKALERA-Kultura Garaikideko Nazioarteko Gunean. Beste behin ere, pitching jardunaldia zuzenean jarraitu ahal izango da gure webgunearen bidez: SAKATU HEMEN

Dakizuenez, jardunaldian parte hartzen duten proiektu guztiak hautagaiak izango dira 5.000 euroko hornidura duen IBAIA –ELKARGI saria jasotzeko. Edizio honen irabazlea industriaren sari-banaketaren egunean jakinaraziko da, irailaren 21an, asteazkena, 20:00etan, Kursaal Jauregian.

Zain izango gaituzue!