Jardunaldia Gidoi Ingurua 2015

gidoi_ingurua2015Ekoizpen zinematografikoari zuzendutako laguntza publikoek, diru-laguntzak jaso dituzten proiektuak film luze bilakatzea eta jendaurrean erakustera iristea dute oinarrizko helburu. Hala ere, gidoien idazketara zuzenduriko laguntzei dagokionez batez ere, diru-laguntzak jaso dituzten proiektu horiek ekoizleen aurrean ezagutaraztera emateko eta laguntza jasotzearen arrazoia betetzeko orduan, zailtasun handia antzeman izan da beti.

Espazio hau estaltzeko, Euskal Herriko Gidoigileen elkarteak eta IBAIAk (Ikus-Entzunezko Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea), urtero Gidoi Ingurua foroa antolatzen dute, non gidoilari aukeratuek, proiektuak ekoizteko interesa izan dezaketen ekoizleen aurrean beraien proiektuak aurkezteko aukera izaten duten.

Programa deskargatu