IBAIAren eskutik, Euskal ikus-entzunezkoaren sektoreak, Zinemarako laguntzen sistema berria eta laguntzen eta zerga-pizgarrien euskal sistemara egokitzea eta harekin bat etortzea aztertu ditu

70 profesional baino gehiagok, ekoizpen-etxeak, aholkulariak, finantza-agenteak, abokatuak eta sektoreko erakundeak barne, parte hartu dute jardunaldi honetan, zeinaren helburua zinemarako laguntzen eredu berria eta foru-araudian produkzio zinematografikoetan egindako inbertsioengatiko zerga-kenkariei dagokienez aurreikusitako aldaketak ezagutzera ematea eta Euskadiko sistemara egokitzeko dauden premiak aztertzea izan den, era horretan, gure sistema optimizatu eta indartzeko, eta beharrezkoa den segurtasun juridikoa emateko. (gehiago…)

“La Lista Falciani dokumental-proiektuaren analisia, garatu zenetik nazioartean banatu zen arte”

Irailaren 24an, 16:00etatik 18:00etara eta Kursaal Auditorioko 8. eta 9. aretoetan, IBAIA elkarteak Europa Sortzailea Desk Media Euskadiren laguntzarekin antolatutako HITZALDI batean parte hartu ahal izango dute bertaratuek. Hitzaldi horretan, Europa Sortzailea programaren laguntza jaso duen LA LISTA FALCIANI izeneko dokumental-proiektuaren kasu praktikoa aztertuko da zehatz-mehatz: (gehiago…)