TREELINE DISTRIBUTIONek Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren aldeko apustua berritu du, hautatutako proiektuen artean banaketako eta festibaletako aholkularitzaren saria emanez

Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak eta Treeline banaketa-etxeak indartu egingo dute beren lankidetza arrakastatsua, aurten ere. Bosgarren urtez jarraian emango dute banaketako eta festibaletako aholkularitzaren saria, proiektuaren inguruko 2 aholkularitza-saio, alegia. Lehen kontsulta-saioa dokumentalaren garapen-fasean egingo zaio irabazleari, eta bigarren saioa, berriz, dokumentala amaitu eta gero. (gehiago…)

Lau Haizetara Foroak bere 2017ko katalogoan egongo diren amaitutako proiektu berriak iragarri ditu

Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren aurreko edizioetan parte hartu zuten eta garapen- eta/edo ekoizpen-egoeran zeuden lau dokumental-proiektu amaituta daude, eta aurten bertan estreinatuko dituztela dago iragarrita. Foroa hasi zenetik, 30 proiektu baino gehiago izan dira bertan lortutako bultzadari esker arrakastaz burutu ahal izan direnak eta azkenean ibilbide luzea izan dutenak. (gehiago…)

Kalitateak eta dibertsitateak markatu dute Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren XIII. edizioaren proiektu-hautaketa

Jasotako proiektuen kopuru handia eta haien dibertsitatea, aurten bere hamahirugarren edizioa betetzen duen foro honen indarraren adierazgarri dira. Batzordearen balorazioaren ondoren, 2017ko irailaren 26an, 27an, eta 28an hurrengo edizioan parte hartuko duten 12 proiektuak hautatu dira, betiere Donostiako 65. Zinemaldiaren barruan. (gehiago…)

XIII. Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Fororako deialdia zabalik dago

Dokumentalak gogoko badituzu, proiekturen bat garatze-fasean baduzu eta finantzaketa edo bazkideen bila bazabiltza, hau da hori ezagutzera emateko toki aproposa. Dokumentalen alorrean diharduten sektoreko profesionalentzako topagune bat. Foroa 2017ko irailaren 26tik 28ra bitarte egingo da, Donostiako Zinemaldiaren esparruan, eta hiru ataletan garatuko da, proiektuaren kalitatea, aurkezpena eta finantzaketa optimizatzeko helburuarekin: Pitching Tailerrak: hautatuak izan diren produktoreek, bi tutoreren laguntzarekin, pitchingaren aurreko bi egunetan buru-belarri lan egingo dute beren proiektuen aurkezpena hobetzeko. Pitching Jardunaldia: nazioarteko Commissioning Editoreen multzo azpimarragarri baten eta sektoreko hainbat profesional…