2019ko irailaren 24tik 26ra bitarte Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren XV. edizioa izango da, eta horri buruzko xehetasun gehiago eman digute aditzera.
Genero dokumentalari lotutako industria zinematografikoko gero eta profesional gehiago hartzen ditu urtero foroak, guztiak ere adituen eskutik arlo horretako joerak ezagutzeko prest eta, horrela, proiektu berriak garatu eta indartzeko mesedegarri diren tresnak lortuz.
Horretarako, Foroaren antolatzaileek Commissioning Editoreen panel indartsu bat itxi dute, telebistek, salmenta-agenteek, eta estatuko eta nazioarteko lehen mailako banatzaileek osatua. Guztiak ere hautatutako zuzendari eta ekoizleekin bilduko dira, haien dokumentalak nabarmentzeko bereziki zer elementu jorratu behar dituzten…