Pitchingerako prestakuntza-tailerrak nahitaezko prestakuntza-jarduera bat da, hautatutako produktoreei beren dokumentala lantzeko aukera eskaintzen diena.
Storyline eta teaser aurkezpen-lan sakona egiten da bi jardunaldi horietan. Proiektuaren ahalmenak ahalik eta ondoen optimizatzen dira, proiektua laster aurkeztuko dela aintzat hartuta. Gainera, Commissioning Editoreekin egin beharreko bilera indibidualizatuak hobetzeko jarraibideak eskainiko dira.
Pitchingaren aurreko bi egunetan egingo dira tailerrak, 2021eko irailaren 21an eta 22an. Tutore espezializatuek gidatuko dituzte tailerrak, Comissioning Editoreak banan-banan hartuz, eta, aldi berean, talde-lana sustatuz.
Nahitaezkoa da tailer hauetara proiektuaren ekoizlea eta zuzendaria biak joatea. Koprodukzio eta/edo kozuzendaritza kasuan, joango direnak proiektuaren ekoizle bat eta zuzendari bat izaten jarraituko dute.
Non: TABAKALERA Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan
Tailerretara sarbidea:
TABAKALERA Centro Internacional de Cultura Contemporánea
Plaza de las cigarreras, 1
20012. Donostia / San Sebastián