Deialdia irekia. Deadline ekainak 25.

Lankidetza hitzarmenak

Donostiako Lau Haizetara Foroa – FIPADOC Miarritz AKORDIOA

Acuerdo FIPADOCIBAIAk (Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea) antolatutako Donostiako Lau Haizetara Foroak eta Miarritzeko FIPADOC jaialdiak beren harremana indartzen dute, bi ekitaldi horietan garatutako jardueren barruan ikus-entzunezko industria sustatzeko.

Akordio horri esker, Miarritzeko FIPADOC-en parte hartu duen proiektu bat,  gure hautaketa batzordeak aukeratua izango da eta Donostiako Lau Haizetara Foroan parte hartzeko aukera izango du. Era berean, Lau Haizetara foroan parte hartzen duen proiektuetako bat, Miarritzeko FIPADOC-en hurrengo edizioan egongo da (Urtarrila 2021).

Donostiako Lau Haizetara Foroa – DocsBarcelona Dokumentalen Jaialdia AKORDIOA

DocsBarcelonak eta Donostiako Lau Haizetara Foroak lankidetza-akordio bat sinatu dute, bi ekitaldien artean dokumentalen proiektuak elkartrukatzeko.

Aliantza honen helburua da dokumentalen generoan osagarriak eta espezializatuak diren bi merkatutan proiektuen presentzia sustatzea, eta era horretan euren garapen- eta finantzaketa-prozesua osatu ahal izan dezaten laguntzea.

Antolakuntza Erakundeen arteko ahaleginak, urtero Donostiako Lau Haizetara Foroan aurkeztutako proiektuetako bat eta DocsBarcelonako speed meetings-etan parte hartzen duen proiektuetako bat, bi merkatuetan egotea ahalbideratzen du. Proiektu hauek, dagozkien hautaketa-batzordeek erabakiko dituzte.

PIAF – DONOSTIAKO LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN KOPRODUKZIO FOROA

Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren esparruan PIAFek (Ikus-entzunezko Ekoizle Burujabe Federatuak), EGEDAren (Ikus-entzunezko Ekoizleen Eskubideen Kudeaketarako Erakundea) lankidetzarekin, ekitaldiaren antolatzaile den IBAIArekin adostu du, PIAF Federazioko kide diren elkarteren bateko enpresek aurkeztutako proiektuen artean, Foroko proiektuak hautatzeko batzordeak, honako partaidetza baldintza hauetaz baliatuko den proiektu bat aukeratuko duela:

  • Doako izen-emate kuota
  • Zinemaldirako doako akreditazio profesionala ekoizle eta  zuzendariarentzat
  • 3 hotel-gau Foroa egiten den egunetan (Tailerrak+pitching) ekoizle eta  zuzendariarentzat

Hitzarmen honi esker, bi elkarteek abantaila batzuk eskaini ahal izango dizkiete beren enpresa eta kide elkartuei, abian diren dokumental proiektuak garatu eta finantzatzeko prozesuak bultzatzeko.