Tutoreak

Catherine Ulmer – Tailerretako tutorea eta Pitchingaren moderatzailea

Filosofia ikasi eta kazetaritzan bolada batez aritu ondoren, Catherine Ulmer dokumentalak egiten hasi zen 2003an. «Despoblado» izenburuko bere lehenengo filmean Francoren erregimenaren peko hilobi komunen gaia jorratu zuen Canal Sur katearentzat. Nazioarteko brigadei buruzko “¡Compañeros!” izenburuko bigarrenak, aldiz, sari bat irabazi zuen CMCA zinemaldian. 2006an, Elizan karrera egiteko Erroman prestatzen diren apaiz gazteenganako interesa sortu zitzaion eta film bat egin zuen ARTE ZDFrentzat eta TVErentzat.  Ondoren, 2008an, Mukhtar Mai-ren bizitzaren nondik norakoak jarraitu zituen: bortxaketa kolektibo baten biktima izan ondoren, Pakistango errepresio-sistemaren aurka borrokatu zen, neskatilentzako eskolak sortuz. “After the Rape” lana IDFA zinemaldian aurkeztu zuten, eta Women Make Movies erakundeak banatzen du.  2013an «Erase una vez las 1001 noches» film luze dokumentala egin zuen, beste zinemagile batzuekin batera, ARTErentzat. Egile gisa, eta betiere ARTErentzat, «Mezquitas: Arte y Espacio» dokumentalean parte hartu du.

Ohiko kolaboratzailea da France 5 katearen «Etxe bat, artista bat / mito bat» dokumentalen sailean, eta hainbat pertsonaia ospetsuri buruzko filmak egin ditu kate horrentzat, Cézanne, Toulouse-Lautrec, Federico García Lorca, Gaudí, André Breton, Joan Mirò, Dora Maar, Joana Arcekoa eta Charles Darwin, besteak beste, haien artean.

2020an Bryan Ferryri buruz egin den dokumental bakarra zuzendu zuen ARTErentzat eta RTBFrentzat: “Bryan Ferry, don’t stop the music“.  Eta Chantillyko gazteluari buruzko 52’-ko lan bat France 5 katearentzat.

2022an “Fucking rabbit!” egin zuen, zinema-aretoetan estreinatzeko film luze dokumentala, non eguneko ospitale psikiatriko bateko paziente gazteen eta ikasle aktoreen tailerren jarraipena egiten den urtebete eta erdiko denbora-tartea hartuz.  2023an, Pedro Almodóvarri buruzko 60’-ko erretratu bat egin zuen France 5 katearentzat.

3 x 52’-ko serie bat idatzi berri du ARTErentzat Rhin ibaiaren haranetik abiatutako giza migrazioei buruz Hogeita Hamar Urteetako Gerratik XX. mendearen hasiera-aldera arte. Eta gaur egun East Harlem auzoko arrisku handiko komunitateei buruzko dokumental bat garatzen ari da, baita zinemarako fikziozko film bat ere.


Ventura Durall i Soler – Pitching prestakuntza tailerretako tutorea

Dokumentalen, fikzioen eta museoetarako ikus-entzunezko obren gidoigilea, zuzendaria eta ekoizlea. ESCAC Kataluniako Zinemaren eta Ikus-entzunezkoen Goi-mailako Eskolan graduatua, gidoi espezialitatean. Nanouk Films ekoiztetxea sortu zuen 2001. urtean, eta berak zuzentzen du gaur egun.

Honako hauek nabarmentzen dira bere obra nagusien artean:

2022 “Sis nits d’agost” (95 min. NANOUK FILMS, TVC). TVMOVIE. Gaudí saria – Telebistarako film onena. Gidoilaria eta zuzendaria.

2020 “La nova escola” (85 min. Nanouk Films, TVC). DocsBarcelona, Atlàntida Film Fest. Gidoilaria eta zuzendaria.

2020 “L’ofrena” (111 min. Nanouk films, Suica Films, Fasten Films, Bord Cadre Films, Televisió de Catalunya, À punt). Málagako Zinemaldia, D’A, Seminci. Gidoilaria, ekoizlea eta zuzendaria.

2018 “Primer estrat” (36 min. Nanouk Films). Malagako Zinemaldia

2016 “Alcaldessa” (88 min, NANOUK FILMS). Gaudí saria – Dokumental onena. Málagako Zinemaldia. Zuzendaritza onena. Gidoigile eta ekoizlea.

2015 “Dead Slow Ahead” (75 min, Nanouk Films, El Viaje Films, TVC)- Locarnoko Zinemaldia: Gran Prix of the Jury.  Feroz saria. Ekoizlea

2014 “El cas dels catalans” (75 min, HD, TVC). Gidoilaria eta zuzendaria.

2014 “Bugarach” (90 min, Nanouk Films, Filmtank, WDR, TVE, TVC) -Visions du Réel, Hotdocs, DOCUMENTAMADRID, DOCSBARCELONA, Official Competition. IDFA, Best of FESTS. FIPRESCI saria MESSAGE TO MEN FILM FESTIVAL zinemaldian (ST. PETERSBURG). Gidoilaria, zuzendaria eta ekoizlea.

2013 “Los años salvajes” (70 min, HD, Nanouk Films, Televisió de Catalunya) -IDFA Competition for Feature Length Documentary: Munich Film Festival, Magnolia Award (Shanghai), Argazki onena. Valentziako Giza Eskubideen Nazioarteko Zinemaldian Film onenaren saria. Gidoilaria, zuzendaria eta ekoizlea.

2012 Ikus-entzunezkoak 2012ko Yeosu-ko (Korea) Nazioarteko Expoaren Espainiako pabiloirako. Gidoilaria, zuzendaria eta ekoizlea.

2011 “La sonrisa_escondida” (13 min, HD, Nanouk Films) – Sundance Film Festival – Abu Dhabi Film Festival, Black Pearl Award -SHNIT International Short film festival Berne & Cologne (Suitza), Best short film – Wimbledon SHORTS 2011 (UK), best short movie – Paris Courts Devant (Frantzia) Special Jury Award -10th Euganea Film Festival (Italia) Best International Short Film -Madrid Imatge (Espainia) Best short film / Special jury award for Best Cinematography -Corti a Ponte (Italia) Best Short Film. Gidoilaria, zuzendaria eta ekoizlea.

2009 “El perdón” (52 min., HD, Nanouk Films), Dokumental honek dokumental onenaren saria lortu du Belgradeko Dokumentalen Nazioarteko Zinemaldian, ikusleen saria Mon‐doc dokumentalen nazioarteko erakusketan, eta hainbat errekonozimendu telebista-programen nazioarteko festibal nagusietan. Dokumentalen festibal ospetsuenetan ere egon da, hala nola ‘IDFA, DOKLEIPZIG, Tessalóniica edo DOCSDF. Gidoilaria, zuzendaria eta ekoizlea.

2008 “Las dos vidas de Andrés Rabadán” (84 min., 35mm, Nanouk Films), Fikziozko film luze honek honako sari hauek jaso ditu, besteak beste: 2009ko Europako film independente onena Parisko ECU Zinemaldian, Epaimahaiaren Sari Nagusia 2010eko zinema espainiarraren Annecyko Biennal zinemaldian, Kataluniako Akademiaren hiru Gaudí sari 2010ean (aktore onena, gizon aktore sekundarioa eta emakume aktore sekundarioa), 2009ko Kataluniako film luze onena 2009ko Som Cineman, eta ikusleen saria Festival International du Premier Film d’Annonay zinemaldian. Gidoilaria, zuzendaria eta ekoizlea.

Beste zenbait dokumental ere egin ditu, hala nola “Illa negra, illa blanca” (2005, dokumentala, 52 min., Nanouk Films, TVN, TV3, Fundació Neruda i COAIB) edo “La dama dels coloms” (2002, 13 min. Sormenezko Dokumentalaren UAB Saria, FAD saria).